A- Bateratze lanaren deskribapen laburra
LHko 6. mailako ikasleen familietako lanbideak aztertuko dira lan-sektoreka banatuz.Batetik, gurasoen lanbideak izango dira aztergai eta, bestetik, aiton-amonenak.
Aurretik, “lan-sektoreak” gaia landuko da ikasgelan. Ondoren, ikasleek beren familietako kideek dituzten edo zituzten langintzak (gurasoenak eta aiton-amonenak bereiziz) bilduko dira.
Jasotako datuak sektoreka sailkatuko dira taulak eta grafikoak erabiliz. Aiton-amonen eta gurasoen garaietako lanbideak alderatuko dira eman den bilakaera eta garapena erlazionatuz eta ezberdinduz.
Proiektua, modu indibidual batez zein taldeka burutuko da eta eginiko lanaren aurkezpen bat burutuko da.