1. Jarduera: Kasuak aukeratu eta banakako gogoeta egin
Zer ikasi:
Informazioaren teknologiaren erabilpenean arazo etikoei konponbide bat proposatu emandako erantzunak zertan oinarritzen diren justifikatuz.
Zer egin: (Bakarka)
Interneteko erabilpenarekin lotutako lau kasu aurkeztuko dizuegu. Kasu guztietan problema edo arazo etiko bat aurkituko duzue. Zuen lana egokitu zaizuen kasuaren inguruko gogoeta egitea eta arazoari konponbide posible bat proposatzea.
Horretarako, kasu bakoitzarekin galdetegi bat izango duzu, zeregin honetan lagunduko dizuna. Galdetegia ahalik eta ongien bete eta proiektuaren karpetan gordeko duzu izena aldatu gabe.
Lehenengo bakarka lan egingo duzu zure galdetegia betez. Hurrengo jarduera batean taldean aurkeztu beharko dituzu zure ondorioak.
Kasuak:
Ekoizpena
Banakako galdetegia. "1 Jarduera - X_kasua_galdetegia.odt" dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Erantzunak ongi justifikaturik daude.
- Erantzunak pertsonalak dira, ongi pentsatuak
- Adierazpen idaztia egokia da.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto ebaluazio orria.odt” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
JARDUERA BUKATU DUZU