7. Jarduera: Porfolioa prestatzen ebaluaziorako

Zer ikasi:

Lana autonomiaz burutu iniziatiba erakutsiz; ikasketaz  eta autoebaluazioaz arduratu.

Zer egin:

Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.

 

Portfolioa egin duzun lan guztien bilduma da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:

  a) Lan honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ekoizpenak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ekoizpen bana.

  b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egizu.

  c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.

  d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat baldin baduzu ere. 

Lanen bat erdiska baldin baduzu, bukatu.

Beheko "Archivos adjuntos" atalean, "Portafolioa osatzeko prozedura" izeneko dokumentua ireki eta hor ematen diren iradokizunak jarraituz zure portfolioa osatu.

Ekoizpena:

Portfolioa, lan guztien bilduma.

Aurkibidea.

Ebaluazioa:

-Irakasleak

- Porfolioaren parte guztiak dauden.

- Ongi ordenaturik dauden

- Konpetentzia bakoitzeko ekozipena bana, gutxienez dagoen.

- Aportazio pertsonalen bat dagoen.

- Aukezpena sortzailea den.