4. Jarduera: Publizitate kanpaina antolatzen.

Zer ikasi? Vianako Dantzari Egunerako kartel baten diseinua egingo dugu.

Zer egin? Kartelen diseinua zein izango den erabakiko dugu. Aurreko jardueretan jasotako informazioa aukeratu eta ordenagailuz, argazkiak bertan txertatuko ditugu, lehenago jaso dugun informazioa idatziko dugu bai euskaraz bai gaztelaniaz (non, noiz, zer, ordua...).

Ekoizpena: Kartelen zirriborroa sortuko dugu. Guztien artean izandako ideia-ekaitza batetik, guk eman nahi dugun informazio guztia bertan dagoen begiratuko dugu.

Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

-Diseinua egokia den.

-Informazioa zehatza den, ulertzen den.

-Informazioa ulergarria den.

-Talde lanean eta antolamenduan ongi aritu den.

 

- Auto-ebaluazioa:

-Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.