4. Jarduera: Lagunei azaltzen (HH)
Zer ikasi: Ikaskideen aurrean egindako lanaren azalpenak ematea.
Zer egin: Denon artean gidoi bat prestatu HH-ko beste taldeei egin dutenaren azalpena emateko. Mapa kontzeptual bat prestatuko dugu pausoak adieraziz: bere burua aurkeztu (izena) eta mezu bat eman.
Ekoizpena: Besteen aurrean eginiko azalpena.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena: - Gidoiaren eta mapa kontzeptualaren eraikuntzan parte hartu duen.
- Azalpena modu egokiz burutu duen.
- Auto-ebaluazioa: Denen artean ebaluatiko dugu, denen iritziak jaso.