6. Jarduera. Txostena aurkezten.
Zer ikasi behar da?
Baratza antolatzeko egindako lanak jasotzen dituen dokumentua gurasoei azaldu.
Zer egin behar da?
Bateratze lan honetan jaso dugun informazioa, eduki-txostenean jasota dugunez, taldeka informazio hori atalka banatuko dugu eta bertan dagoena irakurriko dugu. Ikasle talde bakoitzak argi izan beharko du esan beharreko informazioa. Ondoren, gurasoei aurkezpena egingo diegu, zalantzak argituz, behar izanez gero.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Emandako informazioa argia eta zehatza izan den.
- Informazioa era ulergarrian eman duten.
- Bakoitzak bere ardurak ongi bete dituen.
- Autonomia erakutsi duten.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.