0. Jarduera: Lanaren aurkezpena eta aurrezagutze errepasoa

Gaia probokatzeko udan lagun bat etorriko zaigula esango diegu. Vianan lagun honekin jolasteko nora eramango luketen galdetuko diegu. Gure inguruan dauden parkeak aztertzea proposatuko diegu. Denon artean kartulina batean eman beharreko pausoak idatziko ditugu:

 - Informazioa jaso: Vianako turismo bulegora eskutitz bat idatziko dugu Vianako mapa edo planoa eskatuz.

 

- Informazioa landu:

    > Lortutako informazioa aztertu ( mapa...).

    > Mapan parkeak lekutu.

 - Informazioa jaso:  Parkeetara joan eta informazioa jaso.

 - Informazioa landu: Gelan informazio guzti hori antolatu.

 

- Egindakoa kontatu:

> Bildutako informazioa gelakideen aurrean azaldu.

       > Lagunari karta idatzi.

 - Egindako lana jaso eta ordenatu irakasleari emateko.

Era berean lan honetan aplikatu behar dituzten ezagutzak errepasatuko ditugu.