1. Jarduera: Etxetik abestiak ekartzen, eskaera prestatzen
Zer ikasi: Gurasoei zuzendua eskaera karta bat idatzi aurkezpena zainduz.
Zer egin: (Bakarka)
Gutunen eskema/egitura jarraituz gurasoei idatziko diete esanez Gabonetan abesten dituzten kanta batzuk behar dituztela. Ikasle bakoitzak kanta bat eskuz idatzita eta doinua ikasita ekarriko ditu.(euskaraz nahiz gaztelaniaz). Gero, norberak abestu beharko du gelan.
Gutunaren eskema emango zaie:
-Data
-Diosala (Sarrerako agurra)
-Mezua. Proiektuaren aurkezpena eta eskaera.
-Agurra
-Sinadura
Ikasleek proiektuetako kortxoan sortutako materiala jarriko dute.
Bukatzerakoan "Nire gutuna" izenarekin gorde zure karpetan.
Ekoizpena: "Nire gutuna" dokumentua.
Haurrek idatzitako Gabon kanta bat.
Ebaluazioa
-Irakasleak ebaluatuko duena:
Eskutitzaren zuzentasuna.
Ekarritako Gabon kantaren zuzentasuna.
Gabon kanta doinu egokiaz eta gogoz abesten du.
Ardura lanak garaiz eta ondo bete ditu.
-Autoebaluazioa
Txantiloia