2. Jarduera: Espazio bakoitzean izena eta argazkia itsatsen
Zer ikasi: Ikastolako krokisa osatu, espazioen izenak eta argazkiak itsatsiz.
Zer egin: Ikastolako krokis bat emango zaie taldeka. Beraiek ordenagailuarekin gelen izenak idatzi, argazkiak imprimatu eta gero toki egokian txertatuko dituzte.
Ekoizpena: Ikastolako krokisa, argazkiekin eta espazioen izenekin.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena: Argazkiak eta izenak toki egokian jarrita daude
- Auto-ebaluazioa: Denen artean ebaluatuko dugu, denen irizpidea jasoz.