5. Jarduera: Emaitzak kalkulatzen eta irudikatzen. Ondorioak ateratzen
Zer ikasi:
Datuak modu grafiko batez adierazi kalkulu-orria erabiliz eta atera daitezkeen ondorioak azaldu azalpen testu labur batez.
Zer egin:
Zuen karpetan dagoen "5 jarduera - Azoka inkesten datuak" kalkulu orria ireki eta bete.
Zeregin hauek bete behar dituzue:
- Taldeka datuak sartu bere tokian.
- Laburpenean ehunekoak kalkulatu (banaka).
- Galdera bakoitzeko grafiko bat sortu cREATE A GRAPH erabiliz eta zuen karpetan gorde. Gero erabiliko dituzue.
- Datu zein grafiko bakoitzatik ondorio bat inferitu eta idatzi azalpen testu baten bidez (3-5 lerro).
Ekoizpena
"5_Azokako inkesta_5_talde"
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Informazioa ongi jaso da eta grafikoak egokiak dira.
- Grafikoei atxikitutako izenburuek ongi islatzen dute informazioaren alderdi aipagarrienak
- Azalpen testua ongi erredaktaturik dago.
- Ateratako ondorioak ongi justifikaturik daude.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!