6. Jarduera: Aurkezpena prestatzen
Zer ikasi: Ikastolan erakustaldi bat antolatu eta aurrera eraman.
Zer egin: Erakustaldia ongi ateratzeko garrantzitsua da ardurak denon artean ongi banatzea. Bakoitzak ongi jakin beharko du zer egin eta noiz egin behar duen. Ongi ateratzeko garrantzitsua da bakoitzak duen rola ongi betetzea. Ez ahaztu ardurak banatzeko garaian erakustaldia ez dela bukatzen dena jaso eta garbitu arte.
Erakustaldia antolatzeko kontuan hartu beharreko betekizuzen zerrenda emango dizue irakasleak:
a) Erraldoiak prest eduki erakustokira ermateko, erraldoi bakoitzaren kartela bere izenarekin ahaztu gabe.
b) Erakustokira kontuz eraman ez puskatzeko.
c) Behar den tokian jarri eta kartela ere modu ikusgarrian ipini.
d) Ikustera etortzen direnei azalpen egokia eman.
e) Nola jantziko zareten erabaki.
f) Bukatzen denean jasotzen lagundu gauza guztiak.
g) Egindako buruhandiekin zer egin erabaki.
"Archivos adjuntos"en duzu "Aurkezpenaren antolakuntza"k lagunduko dizue lan hau egiten. Txantiloi hori bete eta gero portfolioan gorde.
Egun horretarako dena ondo prestatu eta entsaiatu eta oso ongi pasa.
Ekoizpena: "Nire ardurak" dokumentua
Ebaluazioa
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Ardurak bete ditu
- Emanaldia ongi prestatu du
- Emanaldia ongi burutu du
- Jarrera egokia izan du
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen eta portfolioan gordetzen.