B - Proiektuaren deskribapen laburra
Dakizuenez gizakion bizitzan aro desberdinak daude: haurtzaroa, nerabezaroa, g
aztaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Proiektu honen bitartez zahartzarora hurbilduko gara eta adin zaharreko jendea eta bere bizitza ezagutzeko aukera izango duzue.
Nola egingo duzue hori? Zaharren Egoitzan emanaldi txiki bat antolatuz.
Ohituta zaudete antzerkiak egiten baina oraingo honetan ZUEK antolatu beharko duzue emanaldia:
Zaharren Egoitzako arduradunak proiektu honi buruz informatuz.
Zuen artean ardurak, paperak eta eginbeharrak banatuz.
Emanaldia kartelen bitartez iragarriz.
Ikusten duzue egin behar duzuen lana ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Animo eta ahal bezain pronto lanean hasi.