2. Jarduera:  Jasotako informazioa azaltzen eta antolatzen.

Zer ikasi

Maskotei buruz jasotako informazioa ahoz azaldu, gero modu kooperatibo batez laburtu eta ordenatu emango zaizkien irizpideen arabera.

Zer egin:

Informazio orrian jasotako informazioarekin gelakideei beraien gustoko maskotari buruz azalpena eman.

Ondoren, lauko taldetan datu guztiekin kartulinetan mural bat prestatuko dute.

Taldeko lana jasotzeko txantiloi bat dago INFORMAZIOA ANTOLATZEN izenarekin. TAldeko guztien lanak kartulina batean itsatsiko dituzte. Izenburua jarriko dute, ea beriei zer bururatzen zaien. Taldekideen izenak jarriko dituzte.

 

Ekoizpena:  "Gure murala" dokumentuaren kopia bat eta "Behaketa gida" (jarduera honi dagokion zatia)

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

Murala:   Maskoten ezaugarriak ongi jaso ditu.

                Muralaren irudiak, trazoa, eta abar egokiak dira.

Behaketa gida: Azalpena egiterakoan ondo adierazten du.

                          Taldean ondo moldatzen da.

 

Auto-ebaluazioa:

       Gaurko lanari dagokion autoebaluazio-orria bete.