3. Jarduera: Emaitzak kalkulatzen eta irudikatzen. Ondorioak ateratzen
Zer ikasi:
Datuak modu grafiko batez adierazi kalkulu-orria erabiliz eta atera daitezkeen ondorioak azaldu azalpen testu labur batez.
Zer egin:
"Archivos adjuntos"en zure taldeari dagokion zenbakiaren dokumentua ("3_SEgalderak") ireki eta bete.
Bi gauza egin beharko dituzu:
1) Inkestan ateratako sektoreen datuak grafiko egokiaz irudikatu. Create a graph erabili honetarako.
2) Grafikoarentzat izenburu deskriptibo eta laburra sortu.
3) Konparatu Nafarroako grafikoa eta zuek sortu duzuena. Ondorioak atera.
Ekoizpena:
"3_SEgalderak" izeneko dokumentua eta bertan osatu jarduera honetan eskatzen zaizuen informazio guztia (datu, grafiko, izenburua eta azalpen testua). Ondoren dokumentua zure karpetan gorde.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Informazioa ongi jaso da eta grafikoak egokiak dira
- Grafikoari atxikitutako izenburuak ongi islatzen dute informazioaren alderdi aipagarrienak
- Azalpen testua ongi erredaktaturik dago.
- Ateratako ondorioak ongi justifikaturik daude.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.
Jarduera hau bukatu duzu!