2. Jarduera: Proposamena prestatzen

Zer ikasi behar da?

 Baratza egiteko etxetik ekarritako informazioa sailkatu, sintetizatu eta laburtu testu deskribatzaile bat sortzeko.  

Zer egin behar da?

Lehenik eta behin, etxean jasotako galdekizunak aterako ditugu. Zalantzak, arazoak, galderak... denon artean argituko ditugu.

Jarraian, talde txikitan bildu eta erantzunak bildu eta osatuko ditugu eta “GURE BARAZKI PROPOSAMENA” izeneko dokumentua beteko dugu.

Bukatzeko, denon artean eta irakaslearen laguntzarekin “GURE BARAZKIAK” dokumentua osatuko dugu, bertan landatuko ditugun barazkiak adostuz.

 

   Jarduera hau bukatu duzu!

Ekoizpena

- “GURE BARAZKI PROPOSAMENA” dokumentua.

- “GURE BARAZKIAK” dokumentua.

 

Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

- Talde lanean ongi aritu den.

- Zegokion lana arduraz bete du

- Ekarritako erantzunak zentzuzkoak eta ulergarriak diren.

- Galdekizuneko erantzunak ongi erredaktatuak dauden.

- Auto-ebaluazioa:

Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.