7. Jarduera: Eginiko materiala zabaltzen

Zer ikasi? Kartelak ipintzeko toki aproposak bilatuko ditugu.

Zer egin? Kartelak inprimatu eta erabakitako tokietan jarriko ditugu. Ikastolako BLOG-ean ere jarriko ditugu.

Behin gure publizitate kanpaina aurrera eramateko beharrezkoak ditugun kartelak eginda dauzkagula, kanpaina bera martxan jartzeko momentua da. Alde batetik, taldeka, BLOG-era eta baita FACEBOOK-era igotzeko testua adostuko dugu. Beti bezala, bai euskaraz bai gaztelaniaz egingo dugu. Behin lan hori bukatuta, taldeka ere, herrian zehar kartelak jartzeko toki egokienak proposatuko ditugu. Guztion artean adostuta dugunean, herrira joango gara eta kartelak jarriko ditugu. Ez ahaztu kartelak jartzeko beharko dugun materiala (zelloa...).

Ekoizpena: Kartelak jarri, bai herrian zehar baita BLOGean ere.

Ebaluazioa:

 Irakasleak ebaluatuko duena:

-Autonomia eta iniziatiba izan duten. 

-Proposatutako testua egokia den.

-Garaiz egin dituzten banaketa lanak

-Trebetasuna erakutsi dute ordenagailua erabiltzen.

-Talde lanean ongi aritu dira.

 Auto-ebaluazioa:

-Ez ahaztu auto-ebaluazio orria betetzen.