4. Jarduera: Maskota aukeratzen.
Zer ikasi:
Maskoten aukerarako egingo den boto kopurua kontatu eta ateratzen den zenbakia zifraz idatzi.
Zer egin:
Talde handian gelako maskota zein izango den adostuko dugu botoa emanez. Arbelan aukerak idatziko ditugu taula batean. Ikasle bakoitzak papertxo batean idatziko du zein den bere aukera. Arbelan botoak idatziko ditugu. Ondoren ikasle bakoitzak Maskota aukeratzen orria beteko du.
Maskota aukeratu ondoren izena jarriko diogu. Arbelan bakoitzak bere gustuko izena esanez zerrenda bat osatuko dugu, jarraian botoa emanez maskotaren izena aterako dugu.
Ikasle bakoitzak izena aukeratzen orria beteko du.
Ekoizpena:”Gure aukeraketa” eta “Gure maskotaren izena” dokumentuak
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
Botoak ondo zenbatu ditu.
Zenbakia ongi idatzi du.
Marrazkia osoa, garbia eta sormena erakusten du.
Ardura erakutsi du lana garaiz bukatuz.
-Autoebaluazioa: tokatzen zaiona betetzea.