3. Jarduera: Parkeak aztertuz datuak atera.

Zer ikasi:

 Herriko espazio garrantzitsuenak zenbatu eta ordenatu. 

 

Zer egin:

Espazioak lekutu ondoren, plano berdina erabiliz, zenbaketa egingo dugu. Gure inguruan dagoen parke kopurua zenbatu eta dagokion emaitza idatzi.

Bestetik parkeak ongi kokatzeko eta deskribatzeko datu gehiago aterako ditugu:

a- Ikastolatik urrutiena eta hurbilena dagoena aipatuz.

b- Gustokoena dutenaz galdetuz parke bakoitzak zenbat boto aterazten dituen zenbatu.

c- Maizago joaten den parkeari galdetuz bakoitzak zenbat aipaldi dituen zenbatuz. 

Emaitza guztiak erantsitako dokumentuan jasoko dute, gero "Parkeen-datuak" izenarekin gorde.

Ekoizpena:

"Parkeen-datuak" dokumentua.

 Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

   - Zenbaketa ongi egina dago.

  - Zenbakiak ongi kopiatua daude.

  - Distantziaren arabera egin beharreko sailkapena ongi dago.

- Auto-ebaluazioa:

- Pentsatu une batez eta Autoebaluazioa orria bete.