3. Jarduera: Espazio bakoitzaren funtzioa apuntatzen.

Zer ikasi: Ikastolako espazio desberdinen funtzioak deskribatzen.

Zer egin:  Funtzioak idatzi eta mapa kontzeptualean itsatsi.

Aukeratutako espazio bakoitzarentzat kartel moduko paper zabal bana prestatuko dugu. Paper horietan espazio bakoitzaren benetako funtzioak eta benetako ez direnak, zerrenda batez idatziko ditugu.  Talde bakoitzari  paper bana emango diegu. Egin beharko duten lana:  zeintzuk diren aipaturiko espazioen benetako ezaugarriak ez zeintzuk ez. Gero txandaka talde kide bakoitzak espazio bakoitzaren benetako ezaugarri den bat eta ez den beste bat ahoz aipatuko beharko dituzte.

Ekoizpena: Papera benetako ezaugarriak azpimarratuta. 

Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

Papera ongi bereiztua dauden benetako ezaugarriak.

Gauza dira espazioen eta funtzioen arteko eralzioa adierazteko.

- Auto-ebaluazioa:

Denen artean ebaluatuko dugu, denen iritziak jaso.