7. Jarduera: Mural batean proposamenak irudikatzen
ZER IKASI
Eskolan eta herrian berdintasunerako bideak eraiki ondoren, egindakoa
komunikatzeko asmoekin, mural bat egin.
ZER EGIN:
Talde txikitan jarriaz, eta aztertzea egokitu zaizuen oztopoak eta berdintasunerako bideak mural batean irudikatuko dituzue.
PROZESUA ETA BITARTEKOAK
"Berdintasunerako bideak" txantiloia kontutan izanda, zuei egokitu zaizuen ezintasunaren oztopoak eta berdintasunerako bideak erlazionaturik, irudikatuko dituzue mural bat eginez. Murala egiteko bi aukera dituzue:
a) Folio zuri batean zure marrazkia irudikatu eta zati bakoitzarekin mural handi bat sortu, puzle baten piezak bezala.
b) Mural handian zuzenean egin.
EKOIZPENA:
- Murala
EBALUAZIOA:
Erlazioa ondo dago irudikatua.
Muralaren txukuntasuna.
Murala erakargarria da (irudiak, antolaketa....)
Zegokion ardura bete egin du.
Autoebaluaketa
7 jarduerari dagokion autoebaluazioa osatuko duzue.