D: JARRERAK
Konpetentzia ditugun mota guztietako bitartekoak erabiltzea bada egoera problematiko bati aurre egiteko, bitarteko horien artean ez dira gutxieneko gauza aditua edo konpetentea izateko landu beharreko jarrerak.
Blok proiektu honetan modu sistematiko batez ondorengo jarrera hauek landuko dira:
- Autonomia: norbera, besteen laguntzarik gabe, gauzak egiteko jarrera.
- Ardura: egiten denaren ondorioak asumitzeko jarrera.
- Eraginkortasuna edo efizientzia: lana ongi egitea eta beharrezkoak diren denbora eta bitartekoak neurri egokiaz erabiltzea.
- Iniziatiba: Ideiak aportatzeko eta parte hartze egokia izateko jarrera.
- Elkar-lana: lan kooperatiboan modu egokian parte hartzea.
- Sormena: ideia berriak ekoizteko jarrera.