3. Kasua: LAGUN EZEZAGUNA
Andreak Instagrameko lagun bat du: Arkaitz. Ez du aurrez-aurre ezagutzen baina txatean kontatu dionez 14 urte ditu eta Bilbon bizi da. Argazki bat bidali dio eta mutil guapoa dirudi.
Luze aritu dira milaka gairen inguruan: ikastola, lagunak, familia... baita txorakeriak esaten ere. Primeran pasatzen dute elkarrekin!
Aste honetan Arkaitzek esan dio autobusa hartu eta Andrea bizi den herrira joango dela. Non bizi den esateko edo lekuren batean geratzeko. Argazki bat ere eskatu dio Andreari, nolakoa den jakiteko. (Andreak orain arte ez dio inoiz argazkiri bidali oso neska lotsatia delako)
Kontua da Andreak ez dakiela zer egin. Lehenengo aldia da ezezagun batekin elkartzen dela eta hori oso erromantikoa izaten da. Baina bestalde zalantzak ditu. Ez daki zer egin, Arkaitz ezagutzeko irrikatan dago!
Galderak:
- Andreak zalantzak dituela esaten da. Zer zalantzak izango ditu zure ustez?
- Ezezagun batek txat baten bitartez zure argazkiak edo helbidea eskatuz gero bidaliko al zenizkioke? Zergatik?
- Txatean aritzea gustatzen al zaizu? Zergatik?
- Gezurtxoak esaten al dituzu txateatzen ari zarenean. Zer gezur motak? Zergatik dago gaizki gezurrak esatea?
ZER GOMENDATUKO ZENIOKE EGOERA HONEN AURREAN ANDREARI BERE LAGUNA BAZINA?
(Saia zaitez zure erantzun justifikatzen)