B- IRAKASLEAREN ATALA

Atal honetan irakasleok aurkituko dugu Bateratze Lan honi dagozkion zehaztasun teknikoak.

Kontuan hartu beharreko iradokizunak:

-         Ematen den informazioa norberaren beharretara egokitu daiteke. 

-         Bateratze Lanarekin hasi aurretik, ikasleen aurrezagutzak ziurtatzea komeni da (deskribapena).

-         Ikasleen autonomia eta iniziatiba sustatzea Bateratze Lanaren funtsezko helburuak direnez, ikasleek jaso behar duten irakasleen laguntza ahalik eta txikiena izatea komeni da, irakaslearen eginkizuna ikasleen lana sustatzea izango delarik.

-         Bateratze Lana nola izango den ebaluatua, ikasleei hasieran argitzea komeni da.

-         Ikasleak bere ikaskuntza prozesuarekiko ardura har dezan, lanaren auto-ebaluazioa eskatzea funtsezkoa da, jarduera bakoitzaren ostean osatuko dute autoebaluazio orria.

- Irakasleak ikasleen ebaluazioa excell jarduera bakoitzaren ondoren egitea komeni da.

- 0. jardueran, proiektua aurkeztutakoan komeni da ikasleek portfolioa egitea bertan egiten dituzten lanak gordetzen joateko bukaera arte galdu gabe,