2. Jarduera: Erraldoiak deskribatzen

Zer ikasi: Herriko jaietan 

azaltzen den pertsonai baten, irudia aurrean izanik, deskribapena idatziz egin.

 Zer egin: 

Jasotako informazioa erabiliz, eta irakasleak emandako fotokopiarekin, ikasle bakoitzak tokatu zaion erraldoi edo buruhandiaren deskribapena egingo du, pertsonai honen ezaugarri nagusiak aipatuz.

Deskribapen hori egiteko "Archivos adjuntos"-en dagoen "Deskribapena" txantiloia emango zaie ikasleei.

Bukatzean portfolioan gordeko dute.

Ekoizpena: "Nire deskribapena" dokumentua.

Ebaluazioa:

Irakasleak ebaluatuko duena:

- Deskribapenak ongi jasotzen ditu pertsonaiaren ezaugarri nagusiak.

- Idazketa zuzena da ortografikoki

- Trazoa egokia da.  

- Autonomia erakutsi du. 

- Auto-ebaluazioa:

Autoebaluazioa orria bete eta karpetan gorde.