2. Jarduera: Bizipenak bateratzen.
Zer ikasi:
2- Elkarrizketako arauak errespetatuz, bizitakoa talde txikian azaldu eta beste taldekideen iritziak jaso eta gero idaztiz adierazi.Zer egin: Bizipenak izendatu ondoren, talde bakoitzak,gela aurrean aurkitutako zailtasunak azalduko ditu. Entzun eta gero, talde bakoitzak entzundakoa adostu eta idatziz azalduko duzue. Saioa bukatuko da, talde guztiek azalpenak ematen dituztenean.Prozesua eta bitartekoak:
Talde bakoitzak "Ezintasunarekin bizitzen" aurreko jardueraren txantiloian azaldutako zailtasun edo oztopoak azalduko dituzue gela aurrean.Beste taldeetan daudenak, entzundakoa adostu eta "Gela osoko bizipenak" txantiloan azaldu beharko duzue. Saioa bukatuko da txantiloia osatuta dagoenean .
Ordenagailua erabiliz gero " Gure gela osoko bizipenak " karpetan gordeko duzue.
Ekoizpena:"
"Gela osoko bizipenak" txantiloia bete behar duzue
Ebaluazioa
Lana garaiz bukatu du
Atal bakoitzean gutxienez 3 oztopo izendatuta ditu
Eginiko ahozko azalpena egokia izan da.
Partizipazio maila ona izan da
Autoebaluazioa
Bigarren jarduerari dagokion autoebaluazioa osatuko duzue.