5. jarduera: Ikastolan gaia ikertzen

Zer ikasi:

Internet eta mugikorren inguruko inkesta bat egiten, datuak irudikatzen eta ondorioak ateratzen.

 

Zer egin: (Banaka eta taldeka)

1) Inkesta bat egingo duzue ikastolan 4. mailatik aurrera. 2-3 lagun desberdin elkarrizketatu behar dituzue. Bukaeran jaso dituzuen emaitza guztiak taula bakar batean beteko duzue.

2) Atentzioa deitu dizuen datu pare bat aukeratu, grafikoa egin. (Create a graph edo Keynoten edo Google Calc-en grafikoa sor dezakezu)

3) Grafikoarekin batera ondorioak atera.

Ekoizpena

-  Inkestaren kalkulu orria beteta.

- Grafiko eta ondorioak txantiloila beteta.

Ebaluazioa:

- Auto-ebaluazioa:

Ireki “Auto-ebaluazio orria.odt” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan. 

Jarduera hau bukatu duzu!