A - Ikasi behar dena
Batzuetan ahaztu egiten dugu baina egiten ditugun jarduerak IKASTEKO izaten dira. Proiektu honekin zuek hau ikastea espero dugu:
Eskutitz formal bat idaztea prozedura egokia jarraituz eta testu pro
zesadorea erabiliz.
Zaharren Egoitzan eta gure inguruan zahartzaroaren errealitateaz eta egoeraz jabetzea adin honekiko enpatia piztuz (zaharren lekuan jarriz).
Gure emanaldiaren lanak eta ardurak behar bezala betetzea zuen burua modu egokian antolatuz: paperak banatzea, ardurak banatzea: dekoratuak egin, atrezzoa lortzea, musika..
Emanaldiaren gidoia kolaboratiboki idaztea teknologiako baliabideak erabiliz.
Emanaldiko entsegu egunak eta bestelako lanak planifikatu egutegi digitala erabiliz.
Prestatu dugun emanaldia iragarriko duen kartel egoki eta deigarria ekoiztu nahi dugun teknika erabiliz.
Emanaldia aurrera eraman adinekoei gure alaitasuna, ilusioa eta energia transmitituz; antzezpenetan disfrutatuz eta haiekiko errespetua adieraziz.
Egindako jarduera guztien lan bilduma era egokian bildu eta irakasleari aurkeztu.
Ikasketa prozesuaren kontzientzia izan norberak egindako lana ahalik eta objektiboen autoebaluatuz.
Gauza pila, ezta?