5. Jarduera: Aukeratutako abestiak kantatzen

Zer ikasi:  Ikastolan, bere gurasoentzat, emanaldi bat prestatu eta burutu.

Zer egin: (Talde txikian - Talde Handian )

Prestatu:

Gurasoentzako/Ikastolarako emanaldi bat prestatuko dute.

Emanaldiaren eguna jarriko dute.

Aurretik eginiko taldeak kanta entseatuko du/ditu.

Klase orduetan 2 entsegu egingo dituzte.

Entsegu orokor bat egingo dute emanaldia eman aurretik.

Emanaldiaren komunikazioa ahoz egingo dute. Ikastolako gela guztietan azalduko dute.

Ikastolarako emanaldi bat prestatu behar duzue. Horretarako talde bakoitzak arduratu behar da aukeratutako abestiak ondo prestatzen. Horrez gain, talde handitan adostu behar duzue noiz, non eta nola egingo duzuen emanaldia.Horretarako "Emanaldiaren antolaketa" dokumentua bete behar duzue.

 Ekoizpena: Emanaldia.

                    Emanaldiaren antolaketa.

 Ebaluazioa

-Irakasleak ebaluatuko duena

Abestiak ondo ikasita.

Doinua eta erritmoa ondo eraman dira.

Antolaketan bere parte hartzea aktiboa izan da.

Talde mailan jarrera egokia izan du. 

-Autoebaluazioa

Txantilioia.

Taldeko lanaren balorazioa.