1. Jarduera: Dantzari taldearen bisita prestatzen.

Zer ikasi: 

Herriko erakunde bati buruz ahoz jasotako informazioa laburtu eta garrantzitsuena idatziz adierazi.

 Zer egin:

Dantza taldearen arduradunarekin bildu baino lehen, Dantzari Egunari buruzko informazioa prestatuko dugu; noiz eta non den, zer egiten den, zer dantzatzen den, nola antolatzen den eta zer Euskal Dantza dauden.

Horretarako galdetegia prestatu behar dugu. "Archivos adjuntos" en "Galdetegia" dokumentua ireki.

Gelan taldeka bilduko gara eta talde bakoitzak 2 galdera proposatuko ditu. Gero guztion artean dagoeneko daudenei (4 galdera) beste 6 bat erantsiz 10 galdera izango duen erabateko galdetegia sortuko dugu.

Bukaeran "Gure galdetegian" dokumentuan eginiko lan guztia jaso beharko dugu eta gorde karpetan izen horrekin.

Gela taldetan banatuta dagoenez galderak sortzeko, "Gure galdetegia" dokumentuan (10 galdera) dauden galderak taldeen artean banatu. Talde bakoitzak galdera sorta batez arduratuko da (2 edo 3 gehienez).

Ez ahaztu irakasleari zuk eginiko lanaren behaketa orria eskatzen eta gorde zure karpetan "Nire behaketa orria" izenarekin.

Ekoizpena: "Gure galdetegia" dokumentua eta "Nire behaketa orria"

Ebaluazioa: 

- Irakasleak ebaluatuko duena:

 "Gure galdetegian" dokumentuan:

   - Galdetegia ongi osaturik dagoen: galderak interesgarriak dira informazioa jasotzeko eta zuzen daude erredaktaturik. 

- Galderak zuzen erredaktaturik dauden.

 "Nire behaketa orria"n:

   - Galderak proposatzeko izan duten iniziatiba.

   - Lana egiteko erakutsi duten autonomia.

   - Taldearen barruan lana antolatzeko gaitasuna.

- Auto-ebaluazioa: 

Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.