Vianako jaietan ateratzen diren erraldoi eta buruhandiak ( noiz, zergatik sortu ziren, berauen izenak...) aztertu eta informazioa jaso. Bide ezberdinak erabil daitezke horretarako: Vianari buruzko liburuetan begiratu, Udaletxean galdetu, interneten bilatu, jendeari galdetu, udal liburutegian bilatu,...
Jasotako informazioarekin denon artean Vianako buruhandi eta erraldoien bilduma osatuko dugu eta azkenik taldeka buruhandi berri bat sortuko dugu.
Ikasleek buruhandiak etxera eraman nahi dituztenez, txandak egingo ditugu eta asteburuetan etxera eramango dituzte. Astean zehar jolastokira aterako dituzte jolasteko.