1. Jarduera: Ingurunean dagoen zaborra behatzen.
ZER IKASI: Herrian aurkitzen den zaborra, modu sistematiko batez, jaso eta sailkatu.
ZER EGIN: Ekintza hau burutzeko, ikasleak lauko taldeetan banatuko dira eta talde bakoitzak eremu bateko behaketa egingo du bertan ikusten den zaborra izendatzeko. Lan hau burutzeko, gehienez 30 minutu izango dituzte.
Prozesua eta bitartekoak:
"Izendatutako zaborra" txantiloia erabiliz, talde bakoitza dagokion eremuaren zaborren behaketaren emaitzak jasoko dute. Lana bukatzen denean "Guk izendatutako zaborra" izenarekin karpetan gordeko dute.
Azkenik, "Zabor biltzaileen-lana" inkesta osatu ondoren "Zabor-biltzailearen lana-baloratzen" izenarekin gordeko duzue.
Azkenik, "Zabor biltzailearen-lana" inkesta osatu ondoren, "Zabor-biltzailearen lana baloratzen" izenarekin gordeko duzue.
EKOIZPENA: "Guk izendatutako zaborra" txantiloia
"Zabor biltzailearen lana baloratzen" txantiloia
EBALUAZIOA:
- Ekoizpenaren ebaluazioa:
"Guk izendatutako zaborra"
- Txantiloiaren atal guztiak osaturik daude.
- Zaborraren izendapena ongi egina dago.
- Idazkera egokia da, letra eta ortografia barne.
"Zabor biltzailearen lana baloratzen"
- Inkesta egoki betea dago.
- Autoebaluazioa:
Lehen ekintzari dagokion autoebaluazioa bete.