8. Jarduera: Ebaluazioarako porfolioa prestatzen

Zer ikasi : Norberaren ikasketaz eta ebaluazioaz arduratu

Zer egin: (Banaka)

Deskribapena eta informazioa

Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.

Portfolioa egin duzun lan guztietatik laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:

a) Proiektu honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ebidentzia bat edo froga bana.

b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egizu.

c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.

d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu ere.

Portfolioa egiten hasi aurretik, ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Baten bat faltatzen bazaizu, osatu portfolioa egiten hasi aurretik.

Portfolioa Padlet aplikazioa erabiliz egindo duzu. Eredu hau kopiatu eta zure erara moldatu: https://padlet.com/fultxo1/rm0x9xd96rus

Ekoizpena

Portfolioa

 

Ebaluazioa

- Irakasleak: 

- Porfolioaren parte guztiak dauden.

- Ongi ordenaturik dauden

- Konpetentzia bakoitzeko ekozipena bana, gutxienez dagoen.

- Aportazio pertsonalen bat dagoen.

- Aukezpena sortzailea den.

- Auto-ebaluazioa: