3. Jarduera: Lursaila neurtzen.
Zer ikasi behar da?
Eskolako lursail betan neurriak (luzerak eta azalera) neurtu neurri tresnak egokiro erabiliz eta behar diren formulak erabiliz.
Zer egin behar da?
Zein barazki landatuko ditugun prest dugu iada. Orain lurzorua aukeratu eta neurtzea falta zaigu. Ikastola inguruko lursail zehatz batean landatuko ditugu gure barazkiak, baina neurtu beharra daukagu zenbat barazki sartuko ditugun jakiteko.
Horretarako, taldetan bildu eta “LURSAILA NEURTZEN” dokumentua beteko dugu. Ez ahaztu neurtzeko beharrezko materiala, eta neurriak hartzen dituzunean zehaztapen (prezisioz) jokatzen.
Jarduera hau bukatu duzu!
Ekoizpena
- “LURSAILA NEURTZEN” dokumentua.
Ebaluazioa
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Talde lanean ongi aritu den.
- Iniziatiba erakutsi duen.
- Neurketak egokiak izan diren.
- Beharrezko kalkuluak ongi eginak dauden.
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.