B-3: Egitura didaktikoa
Bateratze Lana (BL) egitura didaktiko aldetik, jardueraz osaturiko sekuentzia didaktikoa da. Hauxe da egitura:
a) Hasiera jarduera(k): - aurrezagutzen errepasoa
- egin beharreko lanaren aurkezpena
- materialaren banaketa
- egingo den lanaren interesaren azalpena
b) Garapen jarduerak: aukeratutako konpetentziak lantzeko prestatuak
c) Bukaera jarduerak: - lanaren balorazio orokorra egiteko
- portfolioa osatzen laguntzeko
Adibidea: LH4-BL3: Pertsona itsu bat ikastolan BL-tik hartua
Jarduera zerrenda
0. Jarduera: Lanaren aurkezpena eta antolaketa.
1. Jarduera: Etxean esperientzia.
2. Jarduera: Planoak aztertuz eta landuz.
3. Jarduera: Pertsona itsu batekin elkarrizketa.
4. Jarduera: Esperientzia eta galdetegia konparatuz testu bat ekoiztu.
5. Jarduera: Ibilbide desberdinak prestatu eta ikastolan zehar egin denbora neurtuz.
6. Jarduera: Informazioaren horma-irudia prestatu.
7. Jarduera: Jendaurreko azalpena.
8. Jarduera: Ebaluazioa prestatzen.