6. Jarduera: Interneteko erabilera arduratsuaren gomendioak idazten

Zer ikasi behar da?

Interneten erabilpen egokirako gomendio zerrenda prestatu eta idatzi.

 

Zer egin behar da? (Banaka eta taldeka)

- Antzerkiak ikusi eta gero garbiago izango duzu Interneten seguru nabigatzeko eta komunikatzeko hartu beharreko neurriak eta kontuan hartu behar diren gauzak.- Ikasitako guztia gomendio zerrenda batean bilduko dugu ez ahazteko. Adibide bat duzu hemen behean.- Nola egingo dugu hau:

   Jarduera hau bukatu duzu!

Ekoizpena

Banakako gomendioen dokumentua: "6. Jarduera - Nire gomendioak.odt"

Taldeko gomendioen dokumentua: "6. Jarduera - Taldeko gomendioak.odt"

 Ebaluazioa

- Irakasleak ebaluatuko duena:

- Gomendioen egokitasuna:

                    Proaktiboak (era positiboan idatzita daude) eta errealistak dira.

                    Baliagarriak dira.

                    Printzipio etiko funtsezkoak jasotzen dituzte.

- Gomendioen idazkera zuzena.

- Auto-ebaluazioa:

Ireki “Auto-ebaluazio orria.odt” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.