B-3.2: BL-ren Ebaluazioa

Bateratze lanen ebaluazioa ikasleek prestatu behar duten porfolio batez egingo da, horretarako BL guztietan badago jarduera berezi (azken jarduera).

Erabiliko ditugun portfolioen egitura zera da: 

PORTFOLIOA  (PAPER-ZORROA) OSATZEKO PROZEDURA

Dokumentu honetan zure portfolioa osatzeko iradokizunak eta pausoak aipatzen dira.

SARRERA

LAN-BILDUMATIK PORTFOLIORA PASATZEKO IRIZPIDEAK.

Portfolioa lan-bildumaren laburpen bat denez aukeraketa bat egitea da egin beharreko lehen lana. Aukeraketa hori egiteko hona hemen jarrai daitezkeen irizpideak:

a)  Lan honetan garatu behar zenituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko froga (ebidentzia) bana.

b)  Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasa behar duzu, egizu.

c)  Modu ordenatu batez lanak antolatu horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena edo egokia den beste bat.

d)  Autoebaluaziorako orria sartu, baita ere irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat baldin baduzu.

e)  Zure aukerako beste dokumentuak, beti ere eginiko lanarekin, lan horren balorazioa edota eragindako burutapenari buruzkoak, noski.

PROZEDURA

Hona “Lan-bildumatik” “Portfoliora” pasatzeko jarrai daitezkeen pausoen zerrenda.

Bi zutabeko taula bat, non ezkerreko zutabean lan honetan lortu diren konpetentziak aipatzen diren ongi lerrokatuak eta eskuinekoan zein froga (ebidentzia) eskaintzen den konpetentzia horren lorpenaren froga gisa. Hemen frogaren izena aipatzea nahikoa da.

Konpetentzia bakoitzeko bi froga eman gehienez eta bat gutxienez, horretarako zure ustez konpetentzia horren lorpenaren froga egokienak direnak hautatu

Dokumentuaren parte honetan konpetentzien lorpenaren frogak datoz irizpide baten arabera ordenatuak. Logikoena taulan dauden orden berean egotea da. Ekoizpen  hauek zure “lan-bildumatik” hartu behar dituzu.

6. Aukeratutako beste dokumentuak erantsi.

7. Aurkibidean jarritako ordenan orri guztiak pilatu.