3. Jarduera: Jasotako informazioa ordenatzen.
Zer ikasi: Dantza taldeari egindako elkarrizketatik jasotako informazioa modu sistematiko batez
ordenatu emandako irizpideak jarraituz.
Zer egin: "Gure gelako elkarrizketa" dokumentutik abiatuko gara. Dokumentua aztertuko dugu eta ondoren, bertatik ateratako datuak taula batean jasoko ditugu. Era honetan, bai hasierako zirriborroa baita presupuestoa ere egiteko garaian informazioa argi izango dugu.
Ekoizpena: Taula bat sortu. Bertan, Dantza taldeko arduradunak emandako informazioa zuzen eta argi idatziko dugu, gure kartelen diseinua egiteko erabiliko ditugun datuak adieraziz. "Gure informazio taula" izena emango diogu.
Ebaluazioa:
- Irakasleak ebaluatuko duena:
-Taula eta datuak ongi jasota dauden.
-Autonomia erakutsi du.
-Talde lanean ongi aritu da.
- Auto-ebaluazioa:
Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.