6. Jarduera. CD / AUDIO-BIDEOA grabatzen
Zer ikasi: Audio grabazio bat burutu ikastolan abestutako gabon kantuekin eta karatula diseinatu eta
prestatu.Zer egin:
Irakaslearen laguntzarekin Gabon Kanten grabaketa egingo dute.Gurasoren bat musikaria bada zeregin honetan lagun dezake.
Grabazioa:
-Ipadarekin egin daikete.
-AUDACITY programarekin edo grabagailu digitalarekin egin daiteke. Gero, NERO edo antzeko programa batekin CDak sor daitezke edo MP3 formatuan banatu.(hau lehen egiten genuen)
Ikastolako blogean ere argitara daiteke dena.
AUDIOA/BIDEOArekin batera joango den karatula dibujatuko dute. Bakoitzak dibujo bat prestatuko du eta gero denon artean egokiena aukeratuko da CD-an/Usb-en KUTXAN jartzeko. Dibujoarekin batera karatula jartzeko lelo bat asmatu beharko dute eta bertan itsatsi.
Ekoizpena: CDa, MP3, grabazioa/ AUDIO-BIDEOA
Ebaluazioa
-Ikasleak ebaluatuko duena
Talde lanean laguntzeko jarrera.
Ongi abestu du.
Karatularen leloa sortzailea da.
Dibujoaren konposizioa eta koloreen erabilpena egokia da.
-Autoebaluazioa
Txantiloia bete