6. Jarduera: Materiala egiten

Zer ikasi? Kartelen maketa eta aurreneko zirriborroa egingo dugu.

Zer egin? 3. jardueran egindako lana erabiliz, kartelaren aurreneko zirriborroa egingo dugu. Ondoren, kartelak sortuko ditugu.Taldeka, 3. jarduerako lana kontuan izanda, aurreneko zirriborroa sortzen hasiko gara, gure pulizitate kanpaina aurrera ateratzeko behar ditugun datu guztiak ongi azalduz, eta ordenagailuan txertatuz. Ondoren, talde guztien proposamenak begiratu, aztertu eta ikusi ondoren, behin betiko kartelak burutuko ditugu.

Ekoizpena: Maketak eta azkenik kartelak egingo ditugu.

 

Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

-Kanpainaren leloa erakargarria da.

-Kartelaren konposizioa egokia da.

-Kolorearen erabilpena egokia da.

-Kartela ongi eraikia dago.

-Maketa egiteko izandako autonomia.

-Iniziatiba eta parte hartzea izan duen.

- Auto-ebaluazioa:

-Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.