6. Jarduera: Proposamen horiek irratiaren bidez... zabaldu
ZER IKASI:
Eskolako irratian eta ikastolako geletan, eginiko proposamenak adierazteko gidoia idatzi eta irakasleen aholkuak jaso eta gero garbira pasa eta emititzeko prestatu.ZER EGIN:Talde txikitan, hau da eremuka, egindakoaren helburua, prozedurak eta adostutako ondorioak idatzi eta gero, taldeen arteko lanen trukaketa eginez, zuzentzeari ekingo diote. Txukun idatzi denean, zozketa eginez, komunikatu behar duten gelak... jakinda, lanaren banaketari eta prestatzeari ekingo diote. Aurretik egindako laburpena, eraikitako proposamenak eta kartelak izango dira aurkeztu beharreko lanak.
Ondoren, dagokien tokian egindakoa adieraziko dute. Irakasleak, behaketaren ondorioak jaso eta ikasleari komunikatuko dizkio. Bukatu eta gero, irakaslearekin batera, egindako lana ebaluatuko du ikasleak.
Geletan komunikatzeaz gain konpromezu bat hartzeko proposatuko zaie ikastolako garbiketaren inguruan. Proposamen horiek bateratuko dituen dekalogo bat jasoko da.
PROZEDURA ETA BITARTEKOAK
"Herri garbia, herria argia" dokumentua talde handian osatu eta zuzenketak eginda daudenean, "Gure herri garbia, herri argia" izenarekin karpetan gorde. Papertxoetan, LH1, LH2, LH3, LH5, LH6 eta irratia izenak idatziko dituzte eta talde bakoitzak papertxo bat jasoko du. Horren arabera, jakingo dute non adierazi egindako lana. Aurretik, talde barruan, lana azaltzerakoan, denek hitz egin dezaketan, esan beharrekoa banatuko dute. Azalpenak eman ondoren, irakasleak behatu behar duena kontuan izanda, irakasle ikaslearen artean "Ahozko komunikaziorako erregistroa" txantiloia osatuko da eta "Nire ahozko komunikaziorako erregistroa" izenarekin karpetan gore.
EKOIZPENA:
"Gure herri garbia, herri argia" dokumentua.
"Nire ahozko komunikaziorako erregistroa" txantiloia.
EBALUAZIOA:
"Gure herri garbia, herri argia" dokumentua.
Gidoiaren egitura egokia da
Adierazi beharreko gaia era egokian jasotzen du..
"Nire ahozko komunikaziorako erregistroa"
Ahozko adierazpena egokia izan da
Azalpenean izan duen jarrera egokia izan da.
Autoebaluazioa:
Irakasleak emandako hobekuntza proposamenak kontutan izanik, jarduerari dagokion autoebaluazio atala osatuko du.