7. Jarduera: Bizikleta berri baten diseinua prestatzen eta aurkezten
Zer ikasi: Bizikleta baten diseinu berria proposatu
Zer egin: (Bakarka)
- Jarduera honetan eskatzen dizuguna bizikleta berri baten diseinua asmatzea da.
Hasteko gogogatu zeintzuk diren bizkleta baten oinarrizko elementuak: gurpilak, eserlekua, balaztak, gidatzekoa, katea, pedalak eta abar ....
Eskatzen dizuguna elementu horiek era berri batean jartzea ohikoa ez den bizikleta eredua sortuz.
Beste aldetik, nahiz eta bizikleta gehienak metala (burnia, aluminioa, ...) edo karbono-fibra erabiliz eginak izan, badira beste materialekin eginikoak, adibidez egurra edota kartoia erabiliz eginikoak.
Hortaz zure imaginazioa erabiliz sortu bizikleta betan diseinu berria, elementuak ohikoak ez den era batean kokatuz, material berriak sartuz, eta abar. Espero duguna bizikleta berri baten diseinu egoki bat sortzea da.
Bukatzen duzunean "Bizikleta berria" izenarekin izendatu zure marrazkia.
Behin zure diseinu berria osatu eta gero ikaskideei aurkeztu beharko diezu, zure proposamenaren ezaugarriak eta abantailak adierazi bereziki.
Ekoizpena : "Bizikleta berria" dibujoa eta "ahozko azalpena"
Ebaluazioa: - Diseinua egokia da, parte guztiak ditu.
- Berriztatzailea da
- Ahozko azalpena edukiz egokia izan da
- Ahozko azalpenean hizkuntza egokia izan da
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “Auto ebaluazio orria.odt” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero, gorde berriro zure karpetan.
JARDUERA BUKATU DUZU