6. Jarduera: Erakusketa antolatzen eta burutzen
Zer ikasi: Ikastolan ekitaldi (erakusketa) bat prestatu eta burutu.
Zer egin: Zuhaitz genealogiko guztiak bilduz erakusketa bat antolatzea da orain burutuko dugun lana. horretarako ikasleak taldeka banatuko dira eta talde bakoitzak ardura bat hartuko du: tokia erabaki, baimena eskatu, tokia prestatu, diagramak tokian ipini, eta abar.
Gurasoek etortzen diren egunean egin duten lana azalduko diete bai gurasoei eta bertara hurbiltzen diren beste guztiei. Ikasle bakoitzak ongi prestatuko du esan behar duena.
Ekoizpena: Erakusketa bukatu eta gero irakasleak emango dion behaketa orria betea.
Ebaluazioa: Behaketa orrian jasozteko
- Dagokion ardura bete du.
- Talde lanean ongi aritu da
- Iniziatiba erakutsi du
- Jarrera egokia mantendu du erakustaldian.
- Irakasleak ebaluatuko duena:
- Auto-ebaluazioa: Denen artean ebaluatuko dugu, denen iritzia jasoz.