A - Proiektuaren deskribapen laburra
Ikasleek teknologiaren erabilpenari buruzko gogoeta egitea lan honen helburu nagusia. Gaia zabala denez Interneteko erabilera arduratsuan zentratu gara eta honekin lotutako lau arrisku hartu ditugu aztertzeko: ordenagailuaren aurrean denbora gehiegi pasatzea eta gure ardurak ahaztea, ciber-jazarpena, argazki ezegokien argiratzearen ondorioak eta ezagutzen ez ditugun ciber-lagunak izatearen arriskuak.
Kasu batzuk aurkezten zaizkie ikasleei. Kasu bakoitzean arazo bat planteatzen da eta ikasleek irtenbide bat aurkitu behar diote. Irtenbide guztiekin Interneteko erabilpen egokia sustatzeko gomendio zerrenda bat idatziko da. Gomendioak guraso eta ikastolako beste ikasleei komunikatuko zaizkie.