8. Jarduera
Zer ikasi behar da?
Helburua * (Konpetentzia)
(Jardueran ikasleek ikasi behar dutena):
Egin duzun lana ebaluatua izan dadin portfolio bat (paper-zorroa) prestatzen.
Zer egin behar da?
Deskribapena eta informazioa
(Jardueran egin behar dena eta informazioa nondik lortu behar den):
Jarduera honetan egin duzun lana ebaluatua izan dadin irakasleari eman behar diozun portfolioa prestatzen ikasiko duzu.
Portfolioa egin duzun lan guztietatik laburpen bat da. Laburpen hori egiteko jarraitu behar dituzun irizpide nagusiak hauek dira:
a) Proiektu honen bidez garatu behar genituen konpetentzien maila egokia lortu duzula egiaztatzeko frogak (ebidentziak) biltzea. Gutxienez konpetentzia bakoitzeko ebidentzia bat edo froga bana.
b) Beti lan egokienak eta borobilenak aurkeztu, horretarako lanen bat garbira pasatu behar baduzu, egizu.
c) Modu ordenatu batez lanak antolatu, horretarako irizpide argi bat erabiliz: kronologikoa, konpetentzien zerrendarena eta abar.
d) Auto-ebaluaziorako orria beteta sartu, baita irakasleak eginiko behaketatik dokumenturen bat izanen bazenu ere.
Portfolioa egiten hasi aurretik, ireki zure karpeta eta begiratu ea lan guztiak prest dituzun. Baten bat faltatzen bazaizu, osatu portfolioa egiten hasi aurretik.
Beheko "Archivos adjuntos" atalean, "Portfolioa osatzeko prozesura" izeneko dokumentua ireki eta hor ematen diren iradokizunak jarraituz, idatzi zure portfolioa.
Ekoizpena
(Jardueraren ondorio bezala ikasleek ekoiztu behar dutena: idazki bat, irudiren bat, kartelen bat...):
Ebaluazioa
- Irakasleak*
(irakasleak jarraituko dituen ebaluazio irizpideak ekoizpena baloratzeko):
- Auto-ebaluazioa:
*Hemen jarri behar den informazioa dagoeneko Irakasleen atalean jarri duzu, beraz handik kopiatu behar da; “Helburua (konpetentziaren)” kasuan Curriculum eta Ebaluazio tauletan dago eta “Ebaluazio-Irakasleak” kasuan Ebaluazio taulan dago.