4. Jarduera: Zaborrak gutxitzeko proposamenak egin
ZER IKASI
Eremu bakoitzeko taldeak, zaborrak gutxitzeko emandako proposamenetatik, bideragarrienak hautatu
ondoren, gelako osoko proposamenak adostu eta idatziz jaso.ZER EGINHerriko zaborrak gutxitzeko emandako proposamenetatik egokienak talde txikitan aukeratuko dituzte. Ondoren, talde bakoitzak aukeratu dituenak komunikatuko dizkie gainontzeko gelakideei proposamen amankomunak izateko. Batu eta adostu ondoren, ikasle bakoitzak adostutako proposamenak idatziz jasoko ditu.
PROZEDURA ETA BITARTEKOAK
"Zaborra gutxitzeko proposamenak" dokumentua jaso eta gero, talde txikitan bideragarrienak aukeratu eta proposamen berriak eraiki ondoren, "Gure proposamenak" izenarekin gordetuko dute. Ondoren, talde handian, aukeratutakoa komunikatu eta talde osoan bateratuko ondoren, "Zaborra gutxitzeko gelako proposamenak" dokumentuan, adostutakoarekin, proposamenen osatuko dute. Azkenik, "Gure gelako proposamenak" izenarekin gordetuko dute karpetan.
EKOIZPENA
"Gure proposamenak" dokumentua.
"Gure gelako proposamenak" dokumentua, proposamenei dagokion atala.
EBALUAZIOA
"Gure gelako proposamenak" dokumentua
Lana garaiz bukatu du
Adostutakoa ondo bilduta dauka.
Idazkera egokia da, letra eta ortografía barne.
Ideia egokiak aportatu ditu
AUTOEBALUAZIOA
Laugarren jarduerari dagokion atala beteko du.