1. Jarduera: Ezintasuna bizitzen.
Zer ikasi: Ikastolan mogitzeko eta bizitzeko ezintasunen bat dutenek aurkitzen dituzten oztopoak identifikatu eta idatziz adierazi.
Ezintasuna duen pertsona baten lekuan jarriz eta kideen arteko laguntasunez, gelako jardueretan eta jolasten aurki daitezken oztopoez jabetzen eta adierazten ikasiko duzue
Zer eginGelan bost talde egingo ditugu. Talde bakoitza tokatzen zaion ezintasuna bizitzen saiatu beharko da.(mutuak, sorrak, itsuak, paraplejikoak eta tetraplejikoa) Irakaslea klasea ematen dagoen bitartean, taldea tokatu zaion ezintasunaren paperean jarriko da atsedenaldia bukatu arte. Ondoren, talde txikitan jarriz, bizitutakoaren ondorioak (zailtasunak...) idatziz adieraziko dituzue.Prozesoa eta bitartekoak
Bizipenak bukatu ondoren, zuen zailtasunak adierazteko "Ezintasunarekin bizitzen" txantiloia erabiliko duzue.
Ordenagailuz eginez gero, "Gu, ezintasunarekin bizitzen" karpetan gordeko duzue osatutako txantiloa
Ekoizpena
"Ezintasunarekin bizitzen" osaturiko lana.
Ebaluazioa
Txantiloiaren atal guztiak osatuak daude.
Jasotzen duen informazioa egokia da.
Autonomiaz egin du lana.
Esaldiak koherenteak dira
Autoebaluaketa
Lehen ekintzari dagokion autoebaluazioa beteko duzue.