4. Jarduera
Zer ikasi behar da?
Emanaldiaren gidoia modu kooperatiboz idaztea teknologiako baliabideak erabiliz.
Zer egin behar da? (Taldeka)
Edozein antzerki bezala gureak ere gidoia behar du eta denon artean osatu beharreko lana izango da hau.
Google Docs-en irakasleak dokumentua ireki du eta gelakide guztiekin partekatu du. Dokumentu horretan talde bakoitzak bere gidoi zatia idatziko du.
Kontuan hartu:
Gidoia zuzenean idatz dezakezue edo lehenengo zirriborro bat egin paperean eta gero ordenagailuan idatzi. Zuek ikusi.
Ezin da idazten hasi, taldean erabaki gabe zer esan behar den. Lehenengo hitz egin, gero idatzi.
Gidoian aurkezlearen zatia ere idatziko dugu. Talde bakoitzak bere saioan aurkezleak egingo dien sarrera idatziko . Bestalde, aurkezleek emanaldiaren hasiera eta bukaerako zatia idatziko dute.
Ikasturte honetan antzerki gidoi bat egiten ikasi dugu. Hori egiteko modua errespetatu egin behar da. Ez ahaztu, beharrezkoa denean akotazioak edo oharrak idazten.
Musika, soinu efektuak edo bestelakoak (argiak itzali, serpentinak bota...) gidoian adierazi behar dira gorriz eta testutik banatuta. Pertsonaien izenak negritaz (lodia) nabarmendu. Prestatutako gidoi adibidea ikusi.
Gidoia oso zehatza bada hobe, ustekabe gutxiago izango ditugu.
Lanean hasi!
Gidoiaren zirriborroa egin.
GoogleDocs-en idatzi dagokigun tokian.
Ozenki irakurri nola entzuten den jakiteko.
Akats ortografikoak errebisatu:
Euskaraz
o Puntuazioa
o h
o z/s
o tz/ts/tx
o Esaldiaren ordena
Gaztelaniaz
o Puntuazioa
o tildeak
o h
o v/b
o z/c qu/c
Azken errebisioa egin.
Denok bukatzen dutenean gidoi osoaren kopia bat gordeko duzue odt formatuan (OpenOfficerena) proiektuaren karpeta pertsonalean. Gorriz markatu zure zatia irakasleak ebaluatu ahal izateko.
Denon artean begiradatxoa bota ondoren (proiektorea erabiliz) Irakasleak banatuko dizkizue gidoien kopia bana.
Gidoia idazten bukatzen duzunean, ez ahaztu idatzitakoa gordetzen "Gure gidoia" izenarekin zure karpetan.
Ekoizpena : "Gidoia" (taldekakoa eta perstonala -ziriborroa)
Jarduera hau bukatu duzu!
Ebaluazioa
Irakasleak ebaluatuko duena:
- Gidoia egitura aldetik egokia da.
- Gidoiaren emanaldiaren parteak ongi orekatzen ditu.
- Idazkera egokia da
- Bitarteko teknikoen erabilpena egokia izan da.
-
- Auto-ebaluazioa:
Ireki “auto-ebaluazio orria” dokumentua eta gaurko lanari dagokiona bete eta gero berriro gorde ezazu zure karpetan.