2. Jarduera: Dantzari taldea elkarrizketatzen.

Zer ikasi:   Herriko erakunde bat publizitatzeko ideia-ekaitza egin modu kooperatibo batez, ideia interesgarrienak aukeratu eta antolatu.

Zer egin:

Grabagailua (k) prestatu eta dantzari taldekideekin elkarrizketa grabatu. 

Ondoren, talde bakoitzak aldez aurretik erabakitako galderei dagokien erantzuna entzun eta papera pasa "Gure gelako elkarrizketa" izeneko dokumentuan: aurrena talde txikiko galderen erantzunak eta ondoren, talde guztien emaitzak jaso eta karpetan gorde.

 

Ekoizpena: "Gure gelako elkarrizketa"

Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena: 

    -"Gure taldeko elkarrizketa"-n eta "Gure gelako elkarrizketa":

- Elkarrizketa ongi osaturik dagoen.

- Erantzunak argi jasota dauden.

- Erredakzioa egokia eta zuzena den.

- Beharrezkoa dugun informazioa ongi, txukun eta argi jasota dagoen.

 

-Talde lanean:

- Autonomia erakutsi du.

- Talde lanean ongi aritu da.

 

- Auto-ebaluazioa: 

Ez ahaztu autoebaluazio orria betetzen.