3. Jarduera: Emaitzak irudikatzen.
ZER IKASI:
Zabor bilketari buruzko datuak diagrametan irudikatu ondoren, emaitzak alderatu.
ZER EGIN:
"Gelako_zabor_kopurua" dokumentuan dauden datuak hartu eta diagrama batean irudikatu ondoren, gela osoan jasotakoa, diagrama orokor batean bildu.
Prozesua eta bitartekoak:
"Gelako_zabor_kopurua" dokumentuan dauden datuak hartu, "Diagrama" izeneko dokumentura pasa eta bukatzen duzunean "Nire_diagrama" izenarekin karpetan gorde.
Ondoren "Nire diagrama"ko datuak kontutan izanda, "Gela osoko diagrama" osatu eta ondorioak atera. Gero "Gure gela osoko diagrama" izenarekin gorde.
EKOIZPENA:
"Nire diagrama" dokumentua osatu .
" Gure gela osoko diagrama" dokumentua osatu.
EBALUAZIOA:
"Gure gela osoko diagrama"
Txantiloiaren atal guztiak osaturik daude.
Kopuruak ondo adierazita daude.
Trazoa eta zehaztasuna egokia da.
Ondorioak zentzuzkoak dira.
Idazkera egokia da, letra eta ortografia barne.
- Autoebaluazioa:
Hirugarren jarduerari dagokion ebaluazio txostena osatu.