2. Jarduera: Parkeen kokapena mapan.

Zer ikasi:

Herriko mapa edo plano batean inguruko espazio garrantzitsuenak identifikatu, bereiztu eta lekutu. 

Zer egin:

Eskutitzaren bitartez lortutako Vianako planoan, gure inguruko espazio garrantzitsuenak identifikatuko ditugu; adibidez; parkeak, ibaia eta ikastola. Ikasle bakoitzari kopia bat emango diogu.

Talde handian adostuko dugu espazio bakoitzari zein kolore eman eta jarraian, bakarka, ikasle bakoitzak bere planoan beteko du. Bete eta gero "Nire-mapa" izenarekin gordeko du.

Ekoizpena:

Planoa koloreztatua: "Nire-mapa"

 Ebaluazioa:

- Irakasleak ebaluatuko duena:

Ongi identifikatu ditu.

Ongi bereiztu ditu kolorez

 - Pentsatu une batez eta Autoebaluazioa orria bete.